
Itzubaltzeta / Romoko Branka kultur elkarteak etzi, larunbatean, ekingo dio euskal kirol nazionalaren txapelketak antolatzeari, mus arineko lehiaketak egiteari, alegia. Horrela, orain bi urte berreskuratutako ohitura egonkortu eta auzokideei aisialdi beste aukera bat eman nahi die Brankak. Etzitik aurrera, larunbatero izango da karta-tapetearen inguruan biltzeko aukera, auzokideek enbidoa onartuz gero. Horretarako, 16:30etik 16:55era izena emateko aukera izango dute bikoteek, bikotea osatu ez dutenek hori izango dutela bikotekide topatzeko tartea. Talde bakoitzak 14 euro ordainduta, kristoren sariak irabazteko aukera izango dute. Esate baterako, lehenengo bikoteak 4 txuleta, 2 legatz, 2 buia, gazta bat eta 4 kriantza botila eramango ditu etxera. Argazkian, Brankan
Euskal Herriko Mus Txapelketaren Getxo udalerriko kanporaketa ere jokatzen ohi da neguan.