Bihar, iraileko azken ostiralarekin, euskal preso politikoen aldeko mobilizazioak egingo dira Euskal Herri osoan, Egin Dezagun Bidea kanpainaren barruan. Besteak beste, Erandion, Erika Bilbaoren askatasuna gogoratuko dute. Izan ere, hilaren 14an urtebete pasa zen
Guardia Zibilak beste zortzi euskal herritarrekin batera atxilotu zuenetik. Egun, Soto del Real espetxean preso daukate. Hartara, iluntzeko zortzietan kontzentrazioa egingo dute metro geltoki aurrean. Ondoren, pitxoak eta giro ona izango dira Hegoalde herriko tabernan. Uribe Kostako gainontzeko herrietan bezala, ordu berean, Algortako Telletxe plazan batuko dira herritarrak. Oraingo honetan, Espainiako Auzitegi Nazionalean
epaitu berri dituzten 11 gazteek luzatu dute deialdia. Argazkian, Erika Bilbao iazko irailaren 14an, atxilotu zuten guardia zibilez inguratuta.