Egitaraua:
Irailak 29, osteguna
18:00 Bonba japoniarrak eta umeentzako mokadua.
18:00 Txosna irekitzen da.
Irailak 30, ostirala
18:00 Txupinazoa eta Rafaren pregoia.
18:00 Herri mokadua.
18:30 Pailazoak.
19:30 Poker txapelketa (sailkapena).
21:30 Play-back.
22:30 I. Rock jaialdia: Baketazo Punk&Roll, Crazy Chains eta disko-erromeria.
Urriak 1, larunbata
11:00 Umeentzako jolasak.
13:00 Ginkana.
13:00 Igel-toka txapelketa.
14:30 Indaba jan herrikoia (txartelak tabernetan salgai).
18:00 Herri kirolak.
19:30 Poker txapelketaren finala.
21:30 Bingoa.
21:30 Mozorro txapelketa.
23:00 Gau-dantza Haitzamarekin.
Urriak 2, igandea
11:00 Puzgarriak.
12:00 Meza Mikel Deunaren ohorez.
13:30 Leioa Musika Bandaren emanaldia.
13:30 Herri mokadua txosnan.
16:30 Mus txapelketa.
17:00 Tortilla txapelketa.
18:30 Euskal dantzak.
20:30 Guztientzako txokolatea.
21:30 Sari banaketa.
22:00 Jai bukaerako traka.
Leioako udako jaien azken txanda da Txopera auzokoa. Bertan, asteburu honetan ospatuko dituzte Sanmiguelak, eguraldi ederrarekin eta publiko mota desberdinei zuzendutako egitarau potolo batekin. Mus txapelketa eta umeentzako ekintzak ez dira faltan izango, besteak beste, auzoko jai ezagun horietan. Txupinazoaren jaurtiketa eta pregoiaren irakurketa bihar egingo dituzte, 18:00etan. Gainera, rock jaialdiaren lehenengo edizioa hartuko dute gauez. Hala ere, ospakizunei ofizialki hasiera eman aurretik, gaur bertan egongo da zertaz gozatu. 18:00etatik aurrera, bonba japoniarrak eta umeentzako mokadua izango dira, txosna irekitzearekin batera. Argazkian, Haitzamak girotuko du larunbat gaua / © Haitzama.