Getxoko Udalak etxez etxe banatu berri du liburuxka informatiboa Larrañazubin dagoen Ingurumen Aretoa ezagutzera emateko asmoz. Bere helburua da, batez ere, getxoztarrak bertatik igaro daitezen, bereziki asteburuetan, tokiko arduradunek adierazi dutenez. Aretoak lau urte baino gehiago darama bere jarduera eskaintzen, bai ikasleei, bai interesatuta dauden pertsona guztiei. Ingurumen arloko informaziorako eta sentsibilizaziorako zentroa da eta bere helburu nagusia "geure inguruan garapen jasangarri bat sustatzea eta horretarako beharrezkoak diren jarraibideak ematea" da. 2007ko urrian zabaldu zenetik gaur arte 14.500 lagunetik gora pasa da zentrotik, udal iturrien arabera. Argazkian, txori bati eraztuna jartzen Boluen / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!