Youtube-k badaki euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 30a, 15:30

Interneten bideoak jarri eta ikusteko Youtube webguneak bere zerbitzuak euskaraz eskaintzeari ekin zion atzo, Argia.com-ek jakinarazi duenez. Youtube.com-en agertzen diren administratzaileen mezu guztiak euskaraz ikusteko nahikoa da norberaren nabigatzailea euskaraz konfiguratuta izatea. Halere, nabigatzaileren beteko bertsio zahar batekin dabiltzanarentzat zein akatsen bat gertatuz gero, webgunearen beheko aldean hizkuntza hautatzeko modua badago. Dena den, aukera berriak ez die eragin bideoen edukiari. Horiek erabiltzaileek igo dituzten hizkuntzatan baino ezin izango dira entzungo, orain arte bezala. Youtube.com 2005ean sortu zuten eta hurrengo urtearen bukaeran Googlek erosi zuen, 1.650 milioi dolarren truke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun