Urtero bezala, iraupen erdiko gai mailako lasterkariak batuko dira larunbatean Berangoko Miliaren 24. edizioan. Beraien parte-hartzea baieztatu dute jada Jesus España Europako txapeldunordea 5.000 metroetan eta 2005etik hona zazpi aldiz Espainiako txapeldun izandakoak, Manuel Olmedo Europako txapeldun estalitako 1.500 metroetan eta Daeguko (Hego Korea) munduko txapelketan laugarren sailkatu zenak, eta Arturo Casado 1.500 metroetako Europako azken txapeldunak. Daegun, 1.500 metroetako brontzezko dominaren irabazle Natalia Rodriguez ere Berangon izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Hain zuzen ere, gaur bertan, oinarrizko atletismoari buruzko hitzaldia eskainiko dute Olmedok, Casadok eta Rodriguezek. Solasaldia 19:30ean izango da Berangoetako kultur etxean. Aurten, gainera, arraun munduko Jose Luis Kortari gorazarre egingo dio Berango Atletismo Taldeak. Argazkian, Natalia Rodriguez / cc-by-sa Albarinm.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!