Bigarrenez luzatu dute Plentziako Alde Zaharra Birgaitzeko Planari helegiteko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 30a, 18:23

Atzo, osteguna, egin zen osoko bilkuran, Alde Zaharra Birgaitzeko Plan Bereziaren jendaurreko informazio eta helegiteak egiteko epea luzatzea onartu zuen Plentziako Udalbatzak. Ez da lehenengo aldia erabaki hori hartzen dutela. Aurretik ere luzatuta zeukaten epea. Oraingo honetan urriaren 14ra arte izango da helegiteak aurkezteko aukera. Bilduk aipatutakoaren arabera, "mozioak independenteen artean kontraesanak eta tirabirak sortu zituen". Izan ere, Isamari Zarauza alkatea buru duen taldeko lau zinegotzietatik bi izan ziren kontra bozkatu zuten bakarrak. Mozioarekin batera, Alde Zaharreko auzokideei planari buruz informatzeko eta zalantzak argitzeko beste proposamen batzuk azaldu zituen Bilduk, helegiteak ahal diren modurik hoberenean aurki ditzaten: planari buruzko gidatxo bat argitaratzea edo proiektua diseinatu zuen arkitektoarekin batzarrak izatea, besteak beste. Argazkian, Plentziako Artekale kalea / © Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalea.

Justifikazioko memoria (espainolez)



Hirigintzako kudeaketa (espainolez)



Hirigintza araudia (espainolez)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun