Alex Zobaranek eta Jone Lozanok gose greba utzi egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 30a, 19:17

Jone Lozano Mirandak, Jon Rosales preso algortarraren neskalaguna den gatibu leitzarrak, zein Aletxu Zobaran Arriola preso gorliztarrak gose greba bertan behera utzi dute, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Frantziako Lyon-Corbas espetxean dituzte biak eta bertako beste euskal gatibuek bezala protesta mugagabeari ekin zioten orain bi aste luze, Marixol Iparragirreri ezarri nahi dioten euroaginduaren aurka egiteko. "Epaitegiaren erabakia atzeratu denez, gose greba bertan behera utzi dute preso politiko guztiek. Baina, borrokak jarraitzen du, oraindik euroaginduaren mehatxua gainean duelako Marixol Iparragirrek", AAMk zehaztu duenez. Argazkian, Lyon-Corbas espetxea / © Frantziako Justizia Ministerioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun