Hainbat auzokidek Lantzarteko zelaiaren salmentaren kontra aurkeztutako alegazioak aintzat hartu zituen atzoko osoko bilkuran Berangoko Udalbatzaren gehiengoak. Gauzak horrela, bertan tasatutako 80 etxebizitza eta aparkalekuak eraikitzeko egitasmoa geldiarazi dute. Bilduk gogoratu duenez, "hauteskundeetarako hamar egun falta zirenean, EAJk ezohiko udal batzarra deitu zuen Lantzarteko landa saltzeko, orduan zeukan gehiengo absolutuaz baliatuz". Orduan bezala, bozketan PSE-EE izan zuten bidelagun jelkideek. Bildu Udalbatzara helduta, baina, beraien bozak ez dira nahikoak izan. Aurreko agintaldian bezala PPk eta Ezker Batuak ere egin zuten etxeak eraikitzearen kontra, auzokideek aurkeztutako helegiteen alde bozkatuz. Zazpi boto seiren kontra, beraz. Argazkian, Lantzarteko auzokideen protesta maiatzaren 12ko udal batzarrean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!