Bateragune auzian zigortutako herritarren askatasuna eskatzea onartu du Plentziako Udalbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 30a, 21:43

Bateragune auziaren inguruko adierazpen instituzionala aurkeztu zuen Plentziako Bilduk, atzo egindako udal osoko bilkuran. Koalizioko iturriek adierazi dutenez, beraien ordezkarien hiru botoekin onartu egin zen proposamena, EAJ eta Isamari Zarauza alkatearen Independenteak abstenitu egin baitziren. Batetik, "gatazkaren irtenbidea sustatzeko, dagokion jarduera instituzionalean urratsak emateko konpromisoa hartzera" premiatu dute Udala. Bestalde, epaiketa politikoak behin betikoz alde batera utz daitezela eskatu dute, "zabaldu den garai berriari jarri nahi zaizkion oztopoekin amaituz". Azkenik, Bateragune auzian inplikaturik dauden kide guztien berehalako askatasuna eta absoluzioa exijitu dute. Argazkian, Bateragune auziko epaiaren aurkako elkarretaratzea, Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun