Maren Belastegi Bergarako alkateordea UEMAko presidente izendatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 1a, 23:23

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) Maren Belastegi aukeratu du presidente. Bergarako alkateordea eta BIlduko kidea da Belastegi. UEMAko Zuzendaritza Batzordea gaur berritu dute Zestoan, maiatzaren 22ko udal hauteskundeetatik ateratako ordezkari berriek hartu dutela parte. Belastegik Jon Bollar Aulestiko alkatearen lekukoa hartu du. Guztira, Bilduk bost ordezkari izango ditu Euskal Herriko erakunde euskaldun elebakar bakarrean. Horiekin batera, bi independentek, bi jeltzalek eta Aralarreko kide batek osatuko dute zuzendaritza. Zehazki, honakoak dira UEMAko lema gidatuko duten lagunak: Mikel Ansotegi (Aulesti, Bildu), Jon Abril (Bera, Aralar), Asier Mujika (Arama, independientea), Lexuri Arrizabalaga (Gatika, EAJ), Oibar Egia (Gizaburuaga, independiente), Iñaki Arrizabalaga (Zumaia, Bildu), Belastegi bera (Bergara, Bildu), Miren Irigoien (Oiartzun, Bildu) eta Josetxo Mendizabal (Zestoa, EAJ) eta Eneka Maiz (Etxarri-Aranatz, Bildu). Argazkian, Maren Belastegi, erdian, Zuzendaritzako kide gehienekin / © UEMA.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun