Beraz, gogo izanez gero oso erraza da zuen sorkuntza Durangoko Azokan jarriko dugun gunean izatea. Idatzi e-mail bat (eskertuko genuke urriaren 15a baino lehen bidaltzea) azoka@topatu.info edo topatu@gmail.com helbidera.
Emailean, ondorengo gauzak agertu behar dira:
- Titulua
- Mota
- Egilea
- Urtea
- Herria
- Herrialdea
- E-maila
E-maila irakurri ondoren zuekin harremanetan jarriko gara e-mail bitartez.
Oharra: idatzizko sorkuntzak badira, euskaraz idatziak izan behar dute.
Ea guztion artean gazteon sorkuntzaren txoko aberasgarri bat osatzen dugun!
Topatu.info
Euskal Herriko gazteok sormena garatzeko dugun gaitasuna agerian geratu da urtez urte. Baina, gazte sormenak argitaletxe edota diskoetxetan, zinema aretotan edota arte galerietan lekurik ez duela ikusi dugu gehienetan. Askotan ikusi dugu ekonomikoki errentagarria den ala ez begiratzen dutela soilik. Horregatik gazte sortzaileentzako aukera eskaini nahi dugu. Zuen poesiak, ipuinak, animazioak, abestiak, fanzineak edota artelanak plazaratu ahal izateko tresna eta gunea izango da