UK Martxako bazkarirako txartelak eros daitezke jada

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 3a, 21:34

Eskualdeko gazte independentistek urriaren 22an, larunbata, egingo dute aurtengo Uribe Kostako Martxa, Plentziatik Sopelaraino. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoeneko zazpigarren edizio honetako bazkari txartelak eskuratu daitezke eskualdeko ohiko tabernetan. Aurretik erostekotan, sei eurotan lortu ahal izango da tiketa. Azken unera arte itxarotekotan, ordez, beste bi euro gehiago ordaindu beharko dira, bazkarian bertan. Argazkian, aurreko edizio bateko argazkia.

UK Martxaren abestia

Kendu digute askatasuna
Kendu dizkigute ondotik lagunak
Kendu nahi digute zilegitasuna.
Baina ez dizkigute kendu
Gogoa, adorea, irrifarra
Ez digute kendu indarra!

Uribe kostan barrena
oinez doa trena
Eskualdea suntsitu baino
biziberrituko duena.
Bost axola zaigu
maite ez gaituztenen iritzia
gure ametsekiko bakarrik
dugu obedientzia
nahi dugu eta lortuko dugu
Independentzia!

Abiapuntua Plentzia
helmuga Sopela
gure lemak argi dioen bezela
Gazte botereaz, independentzia!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun