Gobela ibaia zabaltzeko lanak auzian
Halere, garrantzia handia izango du bihar, asteartean, Auzokideok elkarteak gaztetxean emango duen "Gobela ibaiaren bideratze lanak" hitzaldia. Izan ere, gazte zentroa mehatxupean dago iazko azaroaren 26an Getxoko Udalak lur-saila bahitu eta Eusko Jaurlaritzaren menpeko Uraren Euskal Agentziaren (URA) eskuetan utziko duela zabaldu zuenetik. Bahiketa oraindik gertatu ez bada ere, uholdeen aurka Gobelan burutzen ari diren lanetan hurrengo fasea Errekagane kalean egingo dutela zabaldu du URAk.
Itzubaltzeta gaztetxearen 7. urteurreneko egitaraua
Astelehena, urriak 3
• 19:30ean, txupinazoa eta lunch-a.
• 20:00etan, bideo-emanaldia eta film laburrak.
Asteartea, urriak 4
• 18:00etan, partxis eta mus txapelketak.
• 20:00etan, Auzokideok elkartearen hitzaldia eta eztabaida: "Gobela ibaiaren bideratze lanak".
Asteazkena, urriak 5
• 19:00etan, euskal dantzak.
• 19:30ean, ping-pong eta igel txapelketak.
Osteguna, urriak 6
• 18:00etan, gazte jokoak.
• 20:00etan, "Atrevete a venir" antzezlana. Sarrera, bi eurotan.
Ostirala, urriak 7
• 19:30ean, triki-poteoa.
• 22:00etan, erromeria Dangiliske plaza dantza taldearekin.
• 01:00ean, eszenatoki irekia.
Larunbata, urriak 8
• 12:00etan, borroka-arteen erakustaldia.
• 17:00etan, bertso-bazkaria Santa Eugenia plazan. Txartela, bost eurotan (izena aurretik eman behar da, Itzubaltzeta gaztetxean, urriaren 5a epemuga izango dela).
• 18:00etan, batukada-poteoa, Perkudondo Brass Band-en eskutik.
• 20:00etan, kontzertua Habeas Corpus, Egurra Ta Kitto eta Larregi taldeekin. Sarrera, bost eurotan.
Igandea, urriak 9
• 19:00etan, Klaro Ke Si eta Hutsa Ta Doblea kantautoreak. Sarrera, hiru eurotan.
• 21:00etan, azken traka.
Urteurreneko kartela

Pasa den ostiralean, irailak 30, zazpi urte bete ziren ehunka gaztek egungo Itzubaltzeta gaztetxea okupatu zutenetik. Aurretik zeukaten izen bereko gaztetxea Ertzaintzak indarrez hustu eta Getxoko Udalak eraitsi eta hiru egunera egin zuten okupazioa. "Ordutik hona, herria irauli, margotu, berpiztu eta berreskuratzeko grinarekin ibili da Itzubaltzetako Gazte Asanblada", IGAko kideek gogoratu dutenez. Hori dela eta, Itzubaltzetako Gazte Asanbladako kideek gaur arratsaldeko 7:30ean abiatuko dituzten ospakizunetara herriko eta eskualdeko gazteak zein bestelako auzokideak gonbidatu dituzte. Izan ere, "Zazpi urtez kolorez aldarrikatzen!" lelopean, igandera arte, hilaren 9a, zertaz gozatu izango da Itzubaltzeta / Romon: film laburrak, mus, ping-pong eta partxis lehiaketak, antzezlanak, bertso-bazkaria, erromeria, euskaraokea, kantautoreak, kalejirak eta kontzertua, besteak beste. Larunbateko emanaldian, Habeas Corpus, Egurra Ta Kitto eta Larregi joko dute. Argazkian, IGAko kideak iazko urteurrena aurkezten.