Getxoko Kultur Etxeak deialdia ireki berri du 2012an tokiko artistek Algortako Torrene kaleko erakusketa-aretoan beraien lanak erakusteko aukera izan dezaten. Ekimen horren bidez, bertoko artisten parte-hartzea bultzatu eta euren lana areto berrian ezagutzera eman nahi da, tokiko iturriek aipatu dutenez. Interesatuek azaroaren 30era arte egin dezakete eskabidea Algortako kultur etxean, eta jasotako eskabide guztien artean, hiru proposamen hautatuko ditu artean adituez osatutako epaimahai batek. Arlo artistikoko erakusketak egiteko Torrene aretoa erabiltzeko eskaera egin dezakete adin nagusiko artista guztiek, Getxon jaio, bizi edo beren lan-jarduera udalerrian egiten dutela egiaztatuta. Halaber, interesdunek egin nahi duten proiektuaren banakako edo taldekako proposamena aurkeztu beharko dute. Plangintza garaiz egin ahal izateko helburuarekin, erakusketa-proiektuak azaroaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira. Eskabidea egiteko inprimakiak Algortako Kultur Etxean jaso daitezke edo www.getxo.net udal web orrian deskargatu. Argazkian, Algortako Torrene Aretoaren aurkezpena, 2010eko ekainaren 3an / © Getxo.net.