Asteazkenean egun osoz moztuko dute Algortako Basaldua kalea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 3a, 22:07

Asteazken honetan, hilak 5, ibilgailuen zirkulazioa eten egingo da Algortako Basaldua kaleko 5. atalondoaren parean. Eteteak egun osoan iraungo du, kale honetako zati batean asfaltatze lanak egiteko, eta Gazteluzarra kalean izango du eragina Gariñe eta Gobelena kaleen bidegurutzetik aurrera, udal iturriek zehaztu dutenez. Ibilgailuak Usategi plaza inguruko aparkaleku eta garajetara baino ezin izango dira sartu. Aipatutako zatia seinalatuta egongo da eta auzokideei kontuz ibiltzea eskatu diete, aldi baterako ibilgailuak bi noranzkoetan ibiliko baitira. Argazkian, errepide bat etenda aurreko batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun