Aurten ere ekingo diote makil borrokari Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 3a, 22:20

Euskal makil borroka berreskuratzeko asmoz, lagun talde bat elkartu da Getxon. Hain zuzen ere, aipatu kirola ezagutu nahi duten guztiei luzatu diete deialdia, beraiekin harremanetan jartzeko, makilagetxo[abildua]gmail.com e-posta helbidearen bitartez. Norberaren datuak eta bakoitzari zein ordutegi komeni zaion adierazteko ere aipatu dute. Interesa duten guztiek urriaren 16ra arte izango dute azken eguna. Informazio gehiago gura duenak 656 798 622 (Karlos) edo 653 728 351 (Joseba) telefono zenbakira deitzerik badauka. Argazkian, bi gazte euskal makil borrokan / © Mugi! kirolzale donostiarraren hilabetekaria.

Borroka guztietan bezala, sistemaren helburua bestea akabatzea bada ere, kirola egiteko eta kultura berreskuratzeko asmoz aritzen dira jarduera horren zaleak gaur egun, esgriman edo arte martzialetan bezala. Euskal makil borroka praktikatzeko ez da indar handirik behar, motrizitatea baita “kirol” horren oinarria. Besoekin baino, gerriarekin egin behar da indarra 900 eta 1.200 gramo arteko makila eskuekin helduta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun