Eta hainbeste lagun batuta egitarau aparta ere prestatu dute egun guztirako.
Egitaraua:
• 11:00etan, jaiaren hasiera. Dultzaineroak Lamiako eta Txoperatik. Ordu berean, umeentzako tailerrak hasiko dituzte.
• 12:30ean, euskal dantzen erakustaldia Gure Ohiturak eta Txikiak dantza taldeen eskutik. Aire, aire!
• 13:00etan, txitxiburduntzi jana. Has gaitezen tripa betetzen...
• 14:30ean, larrain dantza herrikoia. Oraindik ikasi barik?
• 15:00etan, herri bazkaria. On egin!
• 17:30ean, erromeria!
Egun osoan zehar euskararen aldeko mezuak jasoko dituzte, euskararen egunean, alegia, abenduaren 3an, zerbait berezitxoa egiteko. Eroan zeurea.