Nafarroa Oinezerako autobusa jarri dute Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 4a, 14:53

Iretargi kultur elkarteak antolatuta, Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen jaialdira joateko autobusa izango da Urdulizen. Jaialdia hilaren 16an ospatuko du Tafallako Garces de los Fayos ikastolak, "Hamaika 11n" lelopean. Aterako duten diruarekin, DBH ziklo osoa eskaintzeko ikastetxe berria eraikitzeko asmoa dute. Iretargik zabaldu duenez, txartelak dagoeneko salgai daude, herriko tabernan, Txiki Barrin eta Txiberri tabernatan. Tafallarako autobusa Urdulizko batzokiaren aurretik irtengo da, goizeko 8etan, eta itzulera Tafallatik, berriz, arratsaldeko 19:00etan egingo dute. Txartelen prezioari dagokionez, bi mota daude: 12 urte bitartekoen neska-mutilena, bost eurotan hartu daitekeena eta helduena, 10 eurotan, biak ala biak autobusean erakutsiko beharko dira. Txartelak erosteko epemuga hilaren 13a izango da. Argibide gehiagorako 656 612 735 (Gotzon) telefonora dei daiteke. Besteak beste, Oskorri, Erramun Martikorena, Irrien lagunak, Gatillazo, Stupenda Jones, Trikizio, Bizardunak eta Hesian izango dira Tafallan. Argazkian 2007ko Nafarroa Oinez / cc-by Beñat Irasuegi.

Nafarroa Oinezen bideoklipa



Nafarroa Oinezen bideoklipa (making off)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun