Erika Bilbao 2010eko irailaren 14an atxilotu zuten, pasa den larunbatean disolbatu zen Ekin erakunde politiko ilegalizatuko kidea zegoelakoan. Sarekada bereko beste zortzi atxilotuek bezala, torturak salatu zituen. Egun, Soto del Real espetxean preso daukate.
Ekitaldia argazkitan
Pasa den ostiralean, iraileko azken ostiraleko euskal preso politikoen aldeko mobilizazioarekin batera, ekitaldi berezia egin zuten Erandion. Bertan, Erika Bilbao Barzenaren askatasuna aldarrikatzeaz gain, bere gurasoak, mutil laguna eta beste senideak omendu zituzten 70 bat auzokidek. "Dagoeneko pasatu da ja urtebete Erika indarrez gure ondotik eraman zutela eta bahituta dutenetik", gogoratu zutenez. Izan ere, hilaren 14an bete zen urteurrena