Gaur abiatuko da Mikologia Astea Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 4a, 16:31

Gorlizko Mikologia Astearen barruan, astearte eta ostegunean hitzaldiak egongo dira Teresianoan, 19:00etan hasita. Gaur, Fanos naturalista ekarteko Luis Tabera Velascok “Perretxikoak sailkatzean errakuntzak. Pozoitzeak” izeneko gaia jorratuko du; eta etzi, elkarte bereko Antton Melendez Arranzek “Elkarlanerako asmoa: Gorliz Naturalki” gaia jorratuko du. Igandean, hilak 9, X. Perretxiko Jardunaldia ospatuko da Gorlizko Iberre auzoko San Pedro plazan, goizeko 10:30etik 14:30era. X. Gazteentzako perretxiko lehiaketa ere egingo dute. Eta pintxoak dastatzeko aukera ere egongo da, aurreko urteetan bezala. Argazkian, perretxiko sorta ederra / cc-by e_calamar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun