Ourenseko Laza herrian piztutako sute baten itzaltze lanetan kolaboratzen ari zen hegazkin txiki bateko pilotua hil egin zen igandean, antza istripua izan eta gero. Hildakoa, 54 urteko gizonezkoa, Iñigo Zubiaga bezala identifikatu dute. Bere gorpua aparatua erori zen lekutik 400 bat metrora aurkitu zuten. Hain zuzen ere, "El Correo Español" egunkariak zehaztu duenez, Negurin jaio eta Getxon bizi zen gaur egun pilotua. Hileta elizkizunak aipatu herriko Andra Mari elizan egingo dizkiote gaur, 19:00etatik aurrera. Ourenseko agintariek adierazi dutenez, sutea itzaltzeko lanetan zebilen "hegazkin txikiak maniobra arraro bat egin zuen eta behera erori zen". Pilotuak arazoak zituela ohartarazi zuela adierazi dute hainbat iturrik eta hegazkinetik salto egingo zuela adierazi omen zuen. Argazkia: cc-by-sa
Garuna bor-bor.