Getxo udalerriko akademiek euskaraz duten eskaintza ezagutzera eman du Udalak, Interneten agerian jarritako argitalpenaren bidez. Ekimena GEHI Getxon euskara sustatzeko hitzarmenaren barruan kokatzen da, establezimendu horien datuak jaso eta getxoztarrei liburuxka batean helarazte aldera. "Eskolatik edo lanetik kanpo egin nahi diren aisialdiko ekintzak euskaraz ere egin daitezkeela jakinaraztea da ekimenaren helburua", tokiko iturriek aipatu dutenez. Era horretan, "Udalak zubi-lana egiten du eskaintza euskaraz duten akademiei buruzko informazioa eskatzen duten pertsonen eta horrelako zentroen artean". Argazkian, mutiko bat biolina jotzen / cc-by-sa Luistxo eta Marije.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!