Mireia Perez (Valentzia, 1984) ilustratzaile eta komigile gaztea da. Bere lehenengo eleberri grafikoak, "La muchacha salvaje"k (Sins Entido) FNAC-Sins Entido 2010 Lehiaketa irabazi zuen. "El Jueves", "El Manglar" eta "El Estafador" aldizkarietan argitaratu ditu lanak eta "Ultrarradio" (Mortland, Transdimensional Express, Hundlebert Syndrome) argitalpen-kolektiboaren kidea da. Halaber, "El Pais" eta "Media Vaca"-rako egin du lan. Observatori ikerketa artistikoaren instituturako eta La Cabina ertaineko iraupeneko film jaialdirako ere egin du lan diseinatzaile gisa.
Manuel Bartuali (Valentzia, 1979) dagokionez, komikigile eta diseinatzaile graikoa da. "¡Escucha esto!" web-komikiaren egilea da eta "Sexorama" seriea argitaratzen du Espainian (El Jueves), Frantzian (Fluide Glamour) eta Italian (Linus). Gainera, "El Manglar" komiki aldizkarian eta ikus-kulturaren "Nomagazine" online magazina zuzendu zituen. Diseinuaren arloan, El Pais, Santillana, Astiberri, Sins Entido, Dibbuks eta Es Pop argitaletxeentzat lan egin du, besteak beste. Bere azken proiektua "¡Caramba!" da, Alba Diethelmekin sortutako umore komikian espezializatuta dagoen argitaletxea independientea, hain zuzen ere.