Gaur 20:20an ertzainak Algortako Telletxe kalean egunero egin ohi den senideen elkarretaratzera joan dira, bertan zirenak presoen familiarrak ote ziren galdezka; "esanez, euskal preso politikoen familiakoek haien argazkiak erakusten dituzten palak edo kartelak eraman ditzaketela, baina bestelako jendeak eramanez gero delitua dela", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldu duenez. Horren ostean presoen hiru senide identifikatu dituzte, eta hainbat azalpen eman ostean herriko presoen argazkiak zeukaten pala bi "bahitu" dituzte, "zelakoak diren" zehaztu behar zutelakoan. "Bihar Ertzaintzaren komisariara joaten badira palak itzuliko dizkietela agindu diete presoen familiarrei", errepresioaren kontrako erakundeak gaineratu duenez. Argazkia: cc-pd Etengabe.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!