Nagusientzako doako informatika ikastaroa antolatu du Gorlizko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 5a, 13:30

Urriaren 13an hasi eta azaroaren 15ean amaituta, informatika dohainik ikasteko aukera emango die aiton-amonei Gorlizko Udalak. Orotara, 20 ordu izango ditu ikastaroak. Eskolak astearte eta ostegunetan emango dituzte, 16:30etik 19:00etara. Antolatzaileek adierazi dutenez, toki kopurua mugatua da. Gehienez, 20 lagunek baino ezin izango dute izena eman. Gainera, horiek guztiak Gorlizko Hirugarren Adineko Elkarteko bazkideak izan beharko dira. Inskribatzeko epeari dagokionez, urriaren 3tik 7ra egongo da zabalik. Argazkian, hainbat adineko ordenagailu aurrean / cc-by-sa ANSESGOB.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun