Zenet artista malagarrak “Musika arimarekin” zikloa irekiko du ostiral honetan. Aldi berean, programa horrek Kultur Leioako musika denboraldia inauguratuko du. Ziklo horrek lau kontzertu izango ditu, talde parte-hartzaileen nortasunak eta musika-estilo zainduak markatutakoak, tokiko arduradunek nabarmendu dutenez. Etzi, urriak 7, Zenetek eskainiko duen kontzertuan boleroak, tangoak, jazza, swinga eta flamenkoa izango dira entzungai. Limurtzeko botere handiarekin eta talentu naturalarekin, ikus-entzuleak liluratuko ditu eszenatokitik. Saio guztiak 21:00etan izango dira. Sarrerei dagokienez, 22 eurotan egongo dira. Hala ere, 66 eta 75 eurotako bonoak ere badaude, leihatilan galdetuta. Argazkian, Zenet bere taldearekin kontzertuan / cc-by alterna2.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!