Zabalik dago jada Pinosoloko skate pista berriztatua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 5a, 14:04

"Erabiltzaileen eskariak entzun eta gero", Leioako Udalak Pinosoloko skate pista berriztatzea erabaki zuen. Azken hilean erreforma obra batzuk egin ostean, berriro ireki dute pista. Obra guzti horiek 113.610 euroko kostu izan dute. Horrenbestez, pistaren azalera handitu dute eta "oztopo" gehiago jarri dituzte pistan. Hori posible izateko pistaren alboan ziren kanastak eta pin-pon mahaiak kendu dituzte. "Aldaketa hauekin skate pistaren erabilgarritasuna handitu da eta erabiltzaileen beharrizanetara egokitu da", Arruebarrenaren hitzetan. Pistan jarri diren oztopo berriak ondokoak dira: plano inklinatua, "pun-box", piramidea, zintarri anitzak, plano inklinatuen "planter"-a, "spine street", "quarter"-a eta hiru zintarri. Argazkian, gazte bat patinatzen Leioako skate pistan / © Leioa.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun