Nafarroatik zuzendutako operazio honetan speed kilo ugari atzeman ditu poliziak, Juan Luis Perez Martin Guardia Zibileko koronelak adierazitakoaren arabera. Elma Saiz Gobernuko ordezkariaren hitzetan, oso operazio "garrantzitsua" izan da gaurkoa. Operazioa Ertzaintzaren laguntzarekin burutu dute eta, atzemandako drogak 2,5 milioi euroko balioa izan dezake merkatuan, polizia iturriek diotenez. Operazio honekin, desegintzat jo dute droga sintetiko trafikoan aritzen zen sare bat. Kide gehienek garraioaren munduan lan egiten zuten eta, ikerlarien arabera, bide komertzialak erabiltzen zituzten droga garraiatzeko, Nafarroa, EAE, Errioxa eta Kantabria helburu. Ikerketari esker sarearen droga biltegi nagusia topatu ei dute, Barakaldoko industriagune batean. Atxiloketei dagokienez, 11 Nafarroan egin dituzte (2 Funesen, 1 Milagron, 7 San Adrianen eta 1 Azkoienen), bat Errioxan (Kalagorrin), bi Bizkaian (Leioan eta Barakaldon) eta bat Kantabrian (Ramales de la Victorian).
Ertzaintzak eta Guardia Zibilak kaleratutako bideoa