Era berean, publizitatearen esparruan izandako berrikuntzak eta irrati eredu berriak komunikazio aukera gisa ere mintzagaiak izango dira. Laburbilduz, "ikuspuntu akademiko batetik egindako gogoeta sakon eta zabala, irratiaren inguruko gogoeta, alegia" izango da, antolatzaileen arabera bi jardunaldien emaitza. Izan ere, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitate Saileko kideek zabaldu dutenez, "irratia, gaur egungo komunikabideen unibertsoan bere lekua aurkitzeko 'berritu ala hil' esaera beregain hartu duen komunikabidea" da.
Behin-behineko egitaraua
Azaroak 24, osteguna
• Pedro Barea Monge EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitate Saileko katedratikoa: "Utopia te guarde Dios".
• Tim Wall Birmingham Centre for Media and Cultural Research-eko Irrati eta Herri Musika Ikerketen irakaslea: "Welcome to the third age of radio: understanding radio’s present from radio’s past".
• Kilian Sebria Catalunya Ràdio-ko "Catalunya Vespre"-ren aurkezle eta editorea: "Si hay sonido, hay noticia. La búsqueda de una nueva identidad radiofónica".
• Mahai-ingurua: "Radio y Fútbol: una relación simbiótica".
Azaroak 25, ostirala
• Pedro Martinez Pirez Radio Cuba-ko Informazio zuzendaria eta zuzendariorde nagusia: "La radio en Cuba. Una experiencia en movimiento".
• Juan Carlos Ortega SER katearen "La Ventana" eta RNE-ko "No es un día cualquiera" eta "Abierto hasta las dos"-eko kolaboratzailea: "¿Qué es exactamente la radio?".
• Anjel Alkain eta Aitor Gabilondo Radio Euskadiko "Antes de mirar, cruzar" saioko lokutoreak.
• Javier Gallego RNE3ko "Carne Cruda"-ko zuzendaria: "Afilando la radio".
• Mahai-ingurua: "Otras voces, otros ámbitos. La Radio desde la pluralidad".