Biharko eta hilaren 13rako
Metro Bilbao garraio enpresako langileek deituta zituzten txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak bertan behera utzi dituzte, arratsaldean Enpresa Batzordeak jakinarazi duenez. Izan ere, goizean batzarrak egin dituzte zuzendaritzaren azken proposamena eztabaidatzeko. Atzo, enpresak Sopela eta Basauriko tailerretako teknikarien taldearen eta mantentze-lanen gainbegiratzaileen izendapenak ez aldatzea proposatu zuen. Hain zuzen ere, horrek piztu zuen gatazka oraingoan, sindikatuen arabera, aldaketa horiek hitzarmen kolektiboan "itundutakoaren kontra" zihoazelako. Datorren astean, Enpresa Batzordeko kideak bilduko dira egutegi eta negoziazio plan komun egiteko asmoz. Argazkian, Metro Bilbaoko 80 langile inguru batu ziren irailaren 21ean garraio enpresako Bilboko egoitzaren aurrean, “Tailerren berregituratzeari ez!” lelopean / ©
LAB Metro Bilbao.