Nafarroa Oinezerako autobusa jarri dute Gorliz eta Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 6a, 00:22

Gorlizko Kultur Etxeak eta Plentziako Gazte Topalekuak antolatuta, Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen jaialdira joateko autobusa izango da aipatu bi herrietan. Jaialdia hilaren 16an ospatuko du Tafallako Garces de los Fayos ikastolak, "Hamaika 11n" lelopean. Aterako duten diruarekin, DBH ziklo osoa eskaintzeko ikastetxe berria eraikitzeko asmoa dute. Txartelak dagoeneko salgai daude, esandako bi tokietan. Tafallarako autobusa Plentziako Charterretik irtengo da goizeko 8:30ean, hamar minutu beranduago gorliztarrak Caja Laboralean hartzeko. Itzulera Tafallatik, berriz, 19:00etan egingo dute. Txartelen prezioari dagokionez, 8 eurokoa izango da itsas-hiribilduetako batean erroldatutakoentzat eta 12 eurokoa gainontzekoentzat. Izena emateko epea zabalik egongo da tokiak bete arte. Argazkian 2007ko Nafarroa Oinez / cc-by Beñat Irasuegi.

Nafarroa Oinezen bideoklipa



Nafarroa Oinezen bideoklipa (making off)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun