Herri zerbitzu osoak ondoko geltokiak hartuko ditu:
joaneko bidaian, Sopelmar, Arrietara, Larrabasterrako metro geltokia, anbulatorioa, San Pedro eliza, Udaletxeko plaza (Urbaso), Nagusien Etxea eta haur eskola. Bueltakoari dagokionez, haur eskola, Nagusien Etxea, Udaletxeko plaza (Urbaso), San Pedro eliza, anbulatorioa eta Sopelmar. Salneurriei buruz, udako ordutegiko berberak izango dira, hau da, bidaiak 0,50 euro eta 12 bidaietako bonuak 5 euro.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.