Erizaintza Eskolako diplomak banatuko dituzte bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 6a, 19:11

Ostiral honetan, urriak 7, diploma banatuko zaie Erizaintzako Unibertsitate Eskolako 193 tituludun berriei, Leioa eta Erandioko campuseko areto nagusian. Ekitaldian Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak, Pedro Luis Arias Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburuordeak, Mª Jose Garcia Etxaniz Bizkaiko Erizaintza Elkargoko presidenteak, Teresa Feito Erizaintzako Unibertsitate Eskolako zuzendariak eta Jesus Saez EHUko Erizaintza ataleko zuzendariak parte hartuko dute. Agintarien mintzaldien ondoren, jubilatu diren kideak eta eskolan 25 urte bete dituzten langileak omenduko dituzte. Horren ostean, Kukua dantza taldeak girotuko du ekitaldia, "ohorezko ardoa" zerbitzatu aurretik. Biharko diploma banaketa 11:00etan hasiko da. Argazkian, aurreko diploma banaketa ekitaldi bat / © EHU.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun