Amaitzeko, hilaren 19an, 19:00etan, "Egia, justizia, konponketa. Euskal Herriko egiaren batzordea" lelopeko hitzaldia emango du Lau Haizetara Gogoan elkarteak. Horretaz gain, liburutegi soziala, kontsumo taldea eta bestelako ekimenak martxan daude ordutegi berriarekin: astelehenetik ostiralera 17.30etik 20.00etara.
Gasteizko martxoaren 3aren inguruko erakusketa iruditan
Urriarekin batera, bueltan datoz Plaza Beltza herri kultur-guneko ekintzak. Hile honetan oroimen historikoa izango da egitarauaren ardatza. Horrenbestez, Larrabasterrako Akilino Arriola kaleko egoitzan ikusgai dago jada "1976: grebatik sarraskira” erakusketa. Espainiako Poliziak bost langile hil zituen aipatu urteko martxoaren 3an. Horrenbestez, hilaren 15era arte bisitatu ahal izango da mostra ondoko ordutegian: astelehenetik ostiralera 17:30etik 20.00etara. Egitarauarekin jarraituz, urriaren 11n, "Oroimenak bizirik dirau" izenburuko hitzaldia eskainiko dute Martxoak 3 elkarteko kideek, 19:00etan hasita. Argazkian, neska bat liburua irakurtzen Plaza Beltza kultur-gunearen inaugurazioan.