Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak biltzen dituen udalerrietan, euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta ez dutenak elkartzea da asmoa, gure hizkuntza praktikatzeko, hobetzeko edota plazara ateratzeko, tokiko iturriek adierazi dutenez. Ekimen horretan, lau pertsona inguruko taldeak osatuko dituzte, euskaldun zaharrak eta berriak nahastuz. Astean ordu betez geratzea adostuko da hasieran: taldekideek beraiek, aukeratuko dutelarik non eta noiz gelditu, zer egin. Horrez gain, berbalagunak bilduko dituzten ekintzak ere egongo dira: irteerak, afariak…modu honetan, euskararen harreman sareak gehiago zabalduz.
Aurkezpenak herriz herri:
- Gorliz: urriak 10, astelehena, 19:00etan, Teresiano eraikuntzan.
- Plentzia: urriak 11, asteartea, 19:00etan, Goñi Portalen.
- Sopela: urriak 13, osteguna, 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxean.
- Urduliz: urriak 14, ostirala, 19:00etan, kultur etxean.
- Berango: urriak 18, asteartea, 18:30ean, Berangoeta kultur etxean.
- Lemoiz: urriak 19, asteazkena, 19:00etan, liburutegian (Armintza).
- Barrika: urriak 21, ostirala, 20:00etan, Ander Deuna aretoan.