Erandion ere Nafarroa Oinezera joateko autobusa jarri dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 6a, 22:07
Urdulizen eta Plentzia eta Gorlizen bezala, Erandion Altzaga ikastolak eta Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen jaialdira joateko autobusa antolatu dute, urtero bezala. Nafarroako ikastolen jaialdia hilaren 16an, igandea, ospatuko du Tafallako Garces de los Fayos ikastolak, "Hamaika 11n" lelopean. Aterako duten diruarekin, DBH ziklo osoa eskaintzeko ikastetxe berria eraikitzeko asmoa dute. Igandean, goizeko 9etan aterako da autobusa Altzagako "gasolino"-tik. Bueltan abiatzeko ordua, berriz, 19:00etan izango dute. Autobuserako tiketak Altzagako La Plaza tabernan eta berbots@gmail.com posta elektronikoan eskura daitezke, hamar euroren truke. Horretarako azken eguna, hilaren 13a, osteguna, izango da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez lau urtetik beherako umeek doan bidaiatu ahal izango dira. Argazkian 2007ko Nafarroa Oinez / cc-by Beñat Irasuegi.
Nafarroa Oinezen bideoklipa



Nafarroa Oinezen bideoklipa (making off)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun