Leioako Berbalamiñe euskara taldearekin batera herriko zenbait elkartek antolatu dutel biharko Txitxiburruntzi Jaia: Gure Ohiturak dantza taldea, Txomin Arestiko guraso elkartea, Txikiak dantza taldea, Lamiako Maskarada, AEK, Sanbartolome jai batzordea, Txopera jai batzordea, Lamiako jai batzordea, Udondo jai batzordea, Leioako Gazte Asanblada, Betiko ikastola... eta beste zenbait elkarteren laguntza ere jaso dute.
Egitaraua:
• 11:00etan, jaiaren hasiera. Dultzaineroak Lamiako eta Txoperatik. Ordu berean, umeentzako tailerrak hasiko dituzte.
• 12:30ean, euskal dantzen erakustaldia Gure Ohiturak eta Txikiak dantza taldeen eskutik. Aire, aire!
• 13:00etan, txitxiburduntzi jana. Has gaitezen tripa betetzen...
• 14:30ean, larrain dantza herrikoia. Oraindik ikasi barik?
Egunean zehar euskararen aldeko mezuak jasoko dituzte, euskararen egunean, alegia, abenduaren 3an, zerbait berezitxoa egiteko. Eroan zeurea.
Egun osoa hartu behar zuen biharko Txitxiburruntzi Jaiak Lamiakon. Baina, azken orduko arazoak direla eta, bertan behera geratu dira herri bazkaria eta erromeria. Leioako