"Gaztetxea gara" lelopean, larunbat honetan Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera deitu du
Berangoko Bilduk. Koalizioak argitu duenez, deialdia berez Kukutzarekin lotuta egon arren, Kukullaga Goikoa baserriaren inguruko aldarrikapenari ere lekua egingo diote, eta pankarta berezitua izango da. Hori dela eta, antolatzaileek Berango eta Uribe Kostako eragileei eskatu diete pankarta horren atzean jartzeko. Koordinaziorako arratsaldeko 5:30ean jarri dute hitzordua Jesusen Bihotzaren plazan. Manifestazioa ordu erdi beranduago abiatuko da bertatik. Kukullaga Goikoa baserriko senar-emazteen
egoerari buruz, negoziazioek jarraitzen dute mailegu emaileekin, konponbide negoziatu batera heltzeko asmoz. "Oraindik ez da adostasunik lortu, baina hurrengo egunetan lortzeko aukerak badaude", Berangoko Bilduk adierazi duenez. Argazkian, irailaren 27an elkartasun murrua osatu zuten 80 bat lagunek Berangon.