Trabudu Dantzari Taldeak 35. urteurrena ospatuko du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 7a, 16:18
Astrabuduako Trabudu Dantzari Taldeko egungo 112 musikari eta dantzariek zein 1976tik izandakoek taldearen 35. urtemuga ospatuko dute bihar, larunbata, auzoko Mendiguren plazan. Goizeko 11etan ekingo diote festari, umeentzako puzgarriak jarriz. Eguerdian, berriz, triki kalejiran arituko dira Erandioko Musika Eskolako partaideak. Ibilaldiaren ostean, arratsaldeko 3ak aldera, herri bazkariaren txanda helduko da aurretik txartelak hartu dituztenentzat. Horiek 8 eurotan eskura daitezke Ula-ula, Primera Linea eta Gure Leku tabernatan. Bazkalostearen ondoren, "La Gran Familia" ikuskizun ibiltariaz gozatu ahal izango da. Plazan berriro, Sin Rumba Fija taldeak kontzertua emango du 20:30ean. Gaua irekitzeaz, berriz, Trikizio arduratuko da, 22:00etan abiatuko duten erromeria dela medio. Argazkian, Trabuduko kideak aurtengo Erandioko Nazioarteko Jaialdian, Banakoa dantzatzen / © Ibaii1991.
Trabudu Dantzari Taldea aurtengo Erandioko Nazioarteko Jaialdian, Banakoa dantzatzen (© Ibaii1991)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun