Gizon bat atxilotu dute bueltatu behar zuen alokatutako autoan Leioako gasolindegitik ordaindu gabe ihes egiten ahalegintzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 7a, 18:47

Ertzaintzak 26 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo arratsaldean, motordun ibilgailuaren bidegabeko jabetze delitua eta iruzur falta egotzita. Leioako gasolindegi batean hartutako erregaia ordaindu barik alde egiten ahalegindu zen laguna. Ihes egiten saiatu ostean, tokiko langileetako batek geldiarazi zuen ustezko gaizkilea, 59 euro zor zituela eta, arratsaldeko 5:30ak aldera. Gainera, Bilboko enpresa batean alokatutako autoan zihoan, duela hilabete bat baino gehiago itzuli behar zuena, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren arabera. Bertaratutako poliziek egindako ikerketei jarraituz, irailaren 1ean amaitu zitzaion kotxearen alokairu kontratua. Gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun