EBBren presidentearen esanetan, Patxi Lopez EAEko egungo agintariak “mesede eskasa” egiten dio lehendakariaren figurari “gaur eta bihar eskumenak nahastearekin egiten duen horrekin”; zentzu horretan ere “bere burua errespetatzea” eskatu dio Lopezi. Lehendakariaren figuraren “duintasuna eta begirunea” eta ondorioz, kargu hori hartzen duen “pertsona orori zor zaiona”. Zentzu honetan esan du bere alderdiak “lehendakariaren figura errespetatzen jarraitzen duela, kargu hori batak zein besteak hartu”, baina “horretarako ere, unean uneko lehendakariak begirune hori zaindu behar du eta bere kargua errespetatu behar du”.
Erreforma fiskala
Urkulluk baieztatu duenez bere alderdiak “ez du inolako arazorik” erreforma fiskalaren inguruan hitz egiteko, baina “behar den moduan eta toki egokian” hitz egin behar dela gaineratu du. Jelkideak kritikatu egin du Lopezek zerga erreformaren markoan Eusko Jaurlaritza Zerga Koordinaziorako Organoan “okupa” ote den esanda eragin duen polemika. Lehendakariak organo hau aipatu izanak poztu duen arren, Urkulluk gogoratu nahi izan du Eusko Legebiltzarrera eraman nahi den planteamendua egin duela. “Eta gaur hori zuzendu behar izan du, tonua goratuta eta lehendakariari ez dagozkion terminoetan hitz eginez”, gaineratu duenez.