Uribe Kostako
Bildu koalizioak "
KutxaBank: Bilduren jarrera" lelopeko hitzaldia emango du bihar, astelehena, Algortan. Hitzordua arratsaldeko 7:30ean jarri dute, Villamonte kultur etxean. Izan ere, pasa den irailaren 13an, soberanisten eta independentisten koalizioak akordio bat hitzartu zuen BBK, Vital eta Kutxa aurrezki kutxen bat-egite hotza errazteko.
Bilduk orduan azaldu zuenaren arabera, hitzarmenari esker "gizarte ekintza bermatua geratzen da", "pribatizazioari ate guztiak itxi dizkiogu" eta "azkenik, langileen aldarrikapenak geure egin ditugu eta zehazki gehiengo sindikalarenak, hiru Euskal kutxetako lehendakariekin lorturiko akordioan hauen aldarrikapenak jaso dira eta hortaz Euskal banku publiko berri honek langileek lan negoziazio esparruaren inguruan hartzen duten erabakia errespetatzea jasotzea lortu eta bermatu dugu". Halere, koalizioak kritika gogorrak jaso zituen ELA sindikatuaren aldetik eta LABek ere ez zuen baiezkoa eman, BBKko batzarrean kontran bozkatu zuela eta Vitalen eta Kutxan abstenitu zela. Argazkian, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea eta Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia Bilduren izenean kutxen zuzendaritzekin egindako akordioa azaltzen / cc-by-sa Bildu.info.