Hondakinei dagokienez, 2011n, 11,8 kilogramo hondakin bildu zen, Arrietara-Atxabiribil hondartzara joan zen 100 pertsonako. Datu hori azken lau denboraldietako baxuena da. Gainera, edukiontzi horietan birziklatutako hondakinen ehunekoak gora egin zuen %10,75 arte. Datu hori positiboa da 2010 urtearekin alderatuta, baina baita aurreko denboraldiekin konparatuta ere, "ehuneko hori askoz altuagoa izan baitzen", tokiko iturrien arabera.
Bainurako uraren kalitatea astero neurtu zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak. Neurketa horietan guztietan, bere kalitatea "bikaina" izan zen.
Autobusez
Erabiltzaileek ingurumenarekiko eduki zuten portaera on hori Sopelara gerturatu ziren moduan ere eragina izan zuen. Aurten, iraileko asken asteko datuen faltan, Sopelbus zerbitzua erabili zuten 72.281 pertsonek, hau da, joan-etorri guztien %9,43a.
Datu positibo horiei Arrietara-Atxabiribil hondartzak eskuratutako ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagiriak gehitu dizkiote udal arduradunek, "kalitate eta ingurumen arau zorrotzek" hondartzaren kudeaketan egindako lana "aitortu egiten dutela".
Turismo bulegoak
Beren aldetik, Sopelako Turismo bulegoek 8.137 bisita jaso zituzten, udan. Horrela, azken urteotako jendearentzako arreta zerbitzuaren kopuruak gora egin zuen berriz ere. 2009an, 5.345 pertsona hurbildu ziren bulegoetara eta iaz, ordea, 6.920 izan ziren.