Kukullaga Goikoako baserritarrek etxean bizitzen jarraituko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 10a, 17:40

EHNE-Bizkaiak gaur jakinarazi duenez, Berangoko Kukullaga Goikoa baserriaren desjabetzea "behin betiko geldiaraztea lortu da", Berangoko Udala eta EHNE-Bizkaiak berak mailegu-emailearekin lorturiko akordioari esker. Ondorioz, baserritar bikoteak Kukullaga Goikoan bizitzen jarraitu ahal izango du "usufruktu egoeran". Berangoko Udaleko ordezkariek eta EHNE-Bizkaiako ordezkariek prentsaurrekoa emango dute bihar prozesuaren nondik norakoen berri azaltzeko. Nekazarien sindikatuak gogoratu duenez, "mobilizazio sozialari esker" lortu zen pasa den irailaren 27an baserriaren desjabetzea atzeratzea, behin-betiko irtenbide bat bilatzeko ezinbesteko denbora izan dena. Bihar goizeko 9etan bukatzen zen azken epea baserritarrek beren etxea uzteko. Argazkian, baserria.

Koska irratiak pasa den irailaren 27an ekoiztutako bideoa (cc-by-sa Koska irratia)



BerriaTB-k pasa den irailaren 27an kaleratutako bideoa (© Berria.info)



Desjabetze saiakera argazkitan

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun