Txilinbueltaka programak bere azken irteera prestatu du jada. Hondarribira egingo dute bidai 1999 eta 2004 bitartean jaiotako Leioako ume euskaldunek, azaroaren 11tik 13ra bitartean. Izen-emate epea urriaren 19tik 26ra arte egongo da zabalik, Kultur Leioan dagoen Euskara Zerbitzuan, goizeko 9:00etatik 14:00etara. Udal arduradunek gogoratu dutenez, irtenaldiak kopuru mugatua du. Beraz, zenbat eta arinago inskribatu hobe. Izena emateko erantsita dagoen
dokumentua (pdf) bete behar da eta Osakidetzako txartelaren fotokopia aurkeztu. "Ezin dugu ahaztu, ekintza honen helburua aisialdian euskarazko gune bat izatea da. Beraz, egitarau honetan parte hartzen dutenek gaitasun nahikoa beharko dute egun horietako elkarbizitza euskaraz egiteko", adierazi dutenez. Argazkian, Hondarribia / cc-by-nc-sa
Iñaki Arrieta Baro.