Gestio eta ekoizpen kulturalari buruzko bigarren jardunaldiak abiatuko dituzte bihar Arte Ederren Fakultatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 10a, 20:38

Astearte honetan, urriak 11, ArtBITE Udazkena 2011 gestio eta ekoizpen kulturalari buruzko bigarren jardunaldiak hasiko dira Arte Ederren Fakultateko gradu aretoan. Ikasle, kudeatzaile, ekoizle, agente, artista, kultura-kudeaketako ikusnahi eta ikertzaileen arteko esperientzien trukea egiteko dira jardunaldiok, EHUko iturriek adierazi dutenez. Lehenengo hitzaldia Kamen Nedevek emango du, goizeko 11etan, izenburu honekin: "Do your own shopping. Do your washing at home. Use public transport" (Edo nola eta zergatik kultura ekoiztea garai latzetan). Argazkian, Kamen Nedev kultur ekoizlea hitzaldi bat ematen / cc-by-nc-sa Espacio CAMON.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun