Leioako campusetik Zamudiora arteko ibilaldia antolatu du iganderako EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 10a, 20:51

EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak eta Aisiatek Zamudioko parke teknologikoko kultur eta aisia elkarteak Jakintzaren Bidea izeneko martxaren bosgarren edizioa antolatu dute igande honetarako, urriak 16. Ibilaldia goizeko 9:30ean hasiko da Leioa eta Erandioko campuseko kiroldegian eta Zamudioko parke teknologikoan bukatuko da, 20 kilometro ibili ondoren. Izen-ematea derrigorrezkoa eta doakoa da, eta EHUko Bizkaiko Kirol Zerbitzuan edo EHUko Informazio Bulegoan (Larrako-Etxea eraikina. Lehendakari Agirre etorbidea 83, Bilbo, Sarrikoren ondoan) gauzatu ahal izango da. Ohiko garraio publikoaz gain, martxaren irteerara joateko (8:30ean) eta helmugatik itzultzeko autobusak egongo dira Astrabuduako metro geltokian. Argazkian, Jakintzaren Bidea ibilaldiko aurreko edizioetako bat.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, martxarekin Unibertsitatea eta Zamudioko parke teknologikoa sinbolikoki lotu nahi dituzte, bi erakundeen artean egon behar duen harremanaren isla adieraziz. Bestalde, jarduera fisiko osasungarria sustatu eta bi erakundeen inguruak ezagutaraztea ere bilatu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun