Eskola-umeak dira "suteen aurrean ahulenetakoa den herritar sektorea", Suteen Prebentziorako Astea zabaltzeko ekitaldian Getxoko Udaleko Herritarren Segurtasunerako zinegotzi Josu Loroñok nabarmendu duenez. Gaurko ekimenei dagokienez, "herritar guztiak, salerosleak, ikasleak eta abar gonbidatu ditugu, simulagailura etorri eta suteak amatatzeko oinarrizko nozio batzuk ikas ditzaten. Su-itzalgailu bat zelan hartu, sute bat zelan amatatu, su-detektagailua zelan erabili bezalako oinarrizko ezagutzak, hain zuzen", azaldu du.
Egitaraua
Suteen Prebentziorako Astea dendariei zuzenduriko suteak itzaltzeko ikastaro praktiko batekin hasi da, eta jarraian, bide publikoko gertaeren segurtasunari buruzko jardunaldi teknikoa hasi da. Bestalde, bihar, 11:00etan, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleei zuzendutako "Dos pillos y un bombero" antzezlana eskainiko dute, eta arratsaldean, leku berean, sutearen simulazioa eta eraikina husteko jarduera izango dira, Getxoko Udaltzaingoaren, Babes Zibilaren, Ertzaintzaren, SOS Deien eta Bizkaiko Aldundiko suhiltzaileen partaidetzarekin. Urriaren 13an eta 14an, dendariei zuzenduriko ikastaro praktikoarekin jarraituko dute, eta Algortan zabalik izango da suteen simulagailua.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.