Iretargi kultur elkarteak antolatuta,
Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen jaialdira joateko autobusa izango da Urdulizen. Jaialdia igande honetan ospatuko du Tafallako Garces de los Fayos ikastolak, "Hamaika 11n" lelopean. Aterako duten diruarekin, DBH ziklo osoa eskaintzeko ikastetxe berria eraikitzeko asmoa dute. Iretargik zabaldu duenez, txartelak dagoeneko salgai daude, herriko tabernan, Txiki Barrin eta Txiberri tabernatan. Tafallarako autobusa Urdulizko batzokiaren aurretik irtengo da, goizeko 8etan, eta itzulera Tafallatik, berriz, 19:00etan egingo dute. Txartelen prezioari dagokionez, bi mota daude: 12 urte bitartekoen neska-mutilena, bost eurotan hartu daitekeena eta helduena, 10 eurotan, biak ala biak autobusean erakutsiko beharko dira. Txartelak erosteko epemuga osteguna, hilak 13, izango da. Argibide gehiagorako 656 612 735 (Gotzon) telefonora dei daiteke. Besteak beste, Oskorri, Erramun Martikorena, Irrien lagunak, Gatillazo, Stupenda Jones, Trikizio, Bizardunak eta Hesian izango dira Tafallan. Argazkian 2007ko Nafarroa Oinez / cc-by
Beñat Irasuegi.